Valentín Larrea: 150. urteurrena
Valentín Larrea Iturbe 1876an Gabirian jaiotako pianista, organista eta musikagilearen jaiotzaren 150. urteurreneko oroitzapen-programari babesa ematen jarraitzen dugu. Ekimen honi esker, bere lana berreskuratu eta zabaldu ahal izango da.
06 Uzt 2026
2026an zehar, Valentín Larrearen musika berriro entzuteko aukera egongo da Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko hainbat agertokietan; kontzertuak, liburu biografiko baten argitalpena eta bere bizitzari nahiz ibilbideari eskainitako dokumental baten estreinaldia biltzen dituen egitarau bati esker.
Ekimen hau Berazadi Larrea familiak hainbat urtetan egindako lanaren emaitza da; izan ere, kasu askotan hamarkadak jendaurrean jo gabe zeramatzaten konposizioak kokatu, katalogatu, digitalizatu eta berreskuratu dituzte. Ikerketa eta berreskuratze ahalegin horri esker, bere lana berriro ere herritarrengana hurbildu eta gure musika-ondarearen zati bat babesten lagunduko da.
Orona Fundaziotik proiektu hau babesten dugu, kultur ondarea zaintzeak hura ikertzea, berreskuratzea eta eskuragarri jartzea ere esan nahi duela uste dugulako. Valentín Larrearen lana berreskuratzea gure sortzaileen ekarpena aitortzea eta gure memoria kolektiboaren zati bat bizirik mantentzea da.