Shelter Surf-en Surf Therapy
Shelter Surf-ekin lankidetzan ari gara surfa eta itsasoarekiko kontaktua, gaitasun desberdinak dituzten eta kaltegarritasun-egoeran dauden pertsonen ongizatea, autonomia eta inklusioa areagotzeko tresna gisa erabiltzen dituen proiektu batean.
20 Uzt 2026
Shelter Surf-en sinesmen batetik abiatzen dira: surfa esperientzia eraldatzailea eta pertsona guztien eskura dagoen terapia-forma bat izan daiteke. Xede horrekin jaio da Surf Therapy, haren onurez gozatzeko laguntza gehigarria behar duten pertsonei itsasorako sarbidea erraztea helburu duen proiektua.
Zarautzen kokatutako ekimen hau desgaitasun fisiko edo intelektuala, gaixotasun degeneratiboak, osasun mentalarekin lotutako zailtasunak dituzten edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago.
Surf terapeutikoari buruz egindako esperientziek eta azterlanek hainbat arlotan dituen onurak azpimarratzen dituzte: arlo fisikoan, emozionalean, kognitiboan eta sozialean. Surfean aritzeak gaitasun fisikoak eta motorrak lantzea, autonomia eta komunikazioa mesedetzea eta ahalduntzeko tresnak garatzea ahalbidetzen du.
Hazteko bokazioa duen proiektua
Shelter Surf-ek proiektuaren irismena progresiboki zabaltzeko helburua ezarri du, datozen urteetan EAEko, Nafarroako eta Estatu osoko beste surf-eskola batzuetara hedatuz.
Bere helburuen artean honako hauek daude: 100 parte-hartzailerengana iristea, 800 orduko surf terapeutikoa eskaintzea, kualifikatutako 20 monitore prestatzea eta 15 boluntarioz osatutako sarea izatea.
Orona Fundaziotik honelako ekimenak hazten eta pertsona gehiagorengana iristen jarrai dezaten lagundu nahi dugu. Izan ere, oztopoak kentzen ditugunean eta esperientzia berriak errazten ditugunean, kirola inklusiorako, ongizaterako eta garapen pertsonalerako tresna bihurtzen baita.