Mundukide Fundazioa
Mundukideren lanari babesa ematen jarraitzen dugu, garapen jasangarria eta autokudeatua bultzatzeko
10 Abu 2026
Lankidetza, ezagutzak, esperientziak eta baliabideak trukatzeko tresna boteretsua izan daiteke aukerak sortzeko eta garapen-prozesu jasangarriei bidea egiteko. Ikuspegi horrekin egiten du lana Mundukide Fundazioak, tokiko pertsona zein erakundeekin batera proiektuak sustatuz eta kooperatiba-munduari loturiko elkartasunari balioa emanez.
Lankidetza komunitateak indartzeko
Mundukideren programak hainbat testuingurutan garatzen dira, lurralde bakoitzeko behar zehatzei erantzunez.
Brasilgo lana talde kaltebera edo ahulenen egoera sozioekonomikoa sendotzera bideratuta dago. Kolonbian, berriz, birziklatzerako hondakinak bildu eta sailkatzen dituzten elkarteekin ekimenak garatzen ditu, eta emakume nekazari indigenekin ere egiten du lan, beren familia-ekonomia indartzeko.
Ekuadorren, helburua garapen sozioekonomiko jasangarria bultzatzea eta iparraldeko mugako zein Amazoniako nekazari-erakundeen arteko elkartzea indartzea da. Bestalde, Mozambiken, Mundukidek bi hamarkada baino gehiago daramatza herrialdeko iparraldeko nekazari-familiekin lanean, beren jardueratik lortutako etekinak hobetzeko eta, hala, beren diru-sarrerak, bizi-baldintzak zein autonomia hobetzeko.
Orona Fundazioatik babesa ematen diogu lan honi eta komunitateak beren garapenaren protagonista izatea bilatzen duen lankidetza-ereduaren aldeko apustuari. Mundukiderenak bezalako ekimenak babesteak pertsona eta komunitate gehiagok beren aukerak eraikitzen eta garapen jasangarriago baterantz aurrera egiten laguntzea esan nahi du.