Skip to main content

Landarbaso abesbatza, sentsibilizazio proiektua

Landarbaso Abesbatzak bultzatutako sentsibilizazio proiektua babesten jarraitzen dugu. Ekimen honen helburua da abesbatzen kantua eta euskal musika haur eta gazteei hurbiltzea eta formazio eta bizipen artistikoaren bidez parte-hartze aktiboa sustatzea.

23 Ots 2026

Gaur egun, Landarbaso Abesbatzak 8 eta 45 urte bitarteko ehun pertsona baino gehiago biltzen ditu, hiru abesbatza ezberdinetan banatuak, eta urtero 2.000 pertsona baino gehiago biltzen dituen hezkuntza, gizarte eta kultura jarduera bizia garatzen du. Lan horri esker, abesbatza erreferente bihurtu da musika korala zabaltzen eta adin desberdinetako ikusleen artean euskal kultura sustatzen.

Lankidetza horren bidez, berretsi egiten dugu gazteen talentua bultzatzen duten, kulturarako sarbidea sustatzen duten eta etorkizuneko belaunaldientzat euskal kultura-ondarea zaintzen eta aberasten laguntzen duten ekimenekiko konpromisoa.

Itzuli gora