Kaixo Mundua proiektua
Hezkuntza eta gaitasun digitalak euskaraz
15 Api 2025

Orona Fundazioan, Kaixo Mundua proiektua garatzen eta hedatzen lagundu dugu. PUNTUEUS Fundazioak bultzatutako hezkuntza-ekimen honek, ikasleen gaitasun teknologikoak indartzen eta eremu digitalean euskararen erabilera sustatzen ditu.
Eraldaketa digital etengabean dagoen mundu honetan, euskararen presentzia interneten bermatzea ezinbesteko erronka da gure hizkuntza eta kultura zaindu eta proiektatzeko. Kaixo Munduak modu berritzaile eta praktikoan erantzuten dio erronka honi, ikasgeletara hezkuntza, teknologia eta identitate linguistikoa uztartzen dituen proposamena eramanez.
Programa honi esker, maila desberdinetako ikasleek beren web orriak sor ditzakete benetako proiektuei bizia emateko, komunikazio digitalerako gaitasuna, pentsamendu kritikoa, autonomia teknologikoa eta talde-lana indartuz. Baina, batez ere, euskaraz egiten dute, horrela, gure errealitate kulturalaren internet anitzago eta adierazgarriago bat bultzatuz.
Gure sorreratik, hezkuntza, hizkuntza eta teknologia lotzen dituzten proiektuen alde egiten dugu, etorkizun digitala gure sustraietatik ere eraiki behar dela sinetsita. Kaixo Mundua adibide bikaina da etorkizuna euskaraz ere bai ereiteko.