Skip to main content

Kaixo Mundua lehiaketaren zazpigarren edizioa

PuntuEUS Fundazioak antolatutako lehiaketak gaitasun digitalak eta euskarazko edukien sorkuntza sustatzen ditu Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean.

18 Mai 2026

Internetek espazio zabala eskaintzen die belaunaldi berriei ikasteko, komunikatzeko eta sortzeko. Kaixo Mundua egitasmoarekin, ikasleek beste urrats bat ematen dute eta edukien kontsumitzaile izateari utzi eta sortzaile bihurtzen dira, proiektu praktiko eta motibagarri baten bidez benetako webgune bat diseinatzen eta garatzen ikasiz.

Lehiaketa Euskal Herri osoko ikastetxeei zuzenduta dago eta ikasleei webgune berriak sortzea proposatzen die, berariaz lehiaketarako. Modu honetan, tresna digitalen ikaskuntza sormenarekin eta euskarazko eduki digitalen sorkuntzarekin uztartzen da.

Sortuz ikasi

Zazpigarren edizio honek berriro ere agerian utzi du ikasleek beren proposamen digitalak garatzeko duten interesa. Guztira, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 68 ikastetxetako 1.400 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte lehiaketan, eta 527 proiektu aurkeztu dituzte.

2026ko maiatzaren 15ean sari-banaketa egin zen EiTBren Bilboko egoitzan, eta bertan Baztan, Txorierri, Elgoibar, Bermeo eta Mutrikuko ikastetxeak saritu zituzten, hezkuntza-maila bakoitzeko sari batekin.

Orona Fundaziotik Kaixo Mundua babesten dugu, belaunaldi berriei ezagutza eta tresna digitalak hurbiltzearen garrantzia partekatzen dugulako, praktikan eta sormenean oinarritutako ikaskuntza sustatuz.

Halaber, bereziki balioesten dugu euskarazko eduki digitalen sorkuntza bultzatzeko egiten duen apustua. Izan ere, espazio digital berrietan euskararen presentzia sustatzea gazteei beren hizkuntzan sortzeko, adierazteko eta mundu digitalean parte hartzeko aukera ematea ere bada.

Itzuli gora