Gertu Kultura
Gertu Kultura proiektua babesten jarraitzen dugu. Ekimen soziokultural honek, egoera ahulean eta gizarte-bazterketan dauden pertsonei kultura-programaziorako sarbidea bermatzeko lan egiten du, lurraldeko gizarte-erakundeen eta kultura-eragileen eskutik.
16 Mar 2026
Gertu Kulturaren plataforma digitala da erakunde sozialen eta kultura-eskaintzaren arteko topagune nagusia. Beren web orriaren bidez, erakundeek modu errazean eskura dezakete egokitutako kultura-jarduerei, irisgarritasunari, parte hartzeko baldintzei eta antzokietan, museoetan, auditorioetan eta jaialdietan eskuragarri dagoen programazioari buruzko informazioa.
2023an Gipuzkoara iritsi zenetik, etengabe hazi da Gertu Kultura programa, eta, 2026ko urtarrilera arte, ahultasun-egoeran eta gizarte-bazterketan dauden 6.206 pertsonak hartu dute parte, lurraldeko 204 erakunde, zentro, programa eta gizarte-zerbitzurekin batera. Era berean, 36 kultura-programatzaile atxiki dira jada Gertu Kultura sarera, eta irisgarritasunarekin eta inklusioarekin konprometitutako kultura-ekosistema indartu dute.
Orona Fundaziotik, Gertu Kultura eta antzeko ekimenen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Kultura-esperientziak izateak parte-hartze komunitarioa sustatzen du, isolamenduari aurre egiten dio eta pertsonen eta kolektiboen arteko topaguneak eta bizikidetza-guneak sortzen ditu.