Skip to main content

Doplay udako tailer teknologikoak

Orona Fundazioaren instalazioak ikasteko, sortzeko eta berritzeko gune bihurtuko dira uda honetan ere, Doplayk antolatutako udako tailer teknologikoen bidez.

01 Eka 2026

Ekainaren 29tik uztailaren 24ra, 6 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek zientziaren eta teknologiaren mundura hurbildu ahal izango dute, adin bakoitzari egokitutako esperientzia praktiko eta dinamikoen bidez.

Tailerretan STEAM arloari lotutako hainbat diziplina landuko dira, hala nola, robotika, programazioa, bideojokoen diseinua, animazio digitala, errealitate areagotua eta birtuala edo proiektu zientifiko eta teknologikoen garapena. Hori guztia esperimentazioa, sormena eta talde-lana sustatzen dituen metodologia parte-hartzaile batetik abiatuta.

Itzuli gora