Big Band eta haur eta gazte abesbatzak, Donostiako Orfeoiak bultzatutako proiektua
Orona Fundazioan funtsezkoa deritzogu kultura, hezkuntza eta gazteria uztartzen dituzten proiektuei laguntzeari, ikaskuntzarako eta bizikidetzarako espazioak sortuz.
01 Eka 2026
Ildo horretan, Donostiako Orfeoiak bultzatutako “Big Band eta haur eta gazte abesbatzak” proiektua babesten dugu, 200 haur eta musikari gazte baino gehiago bilduko dituen proposamen musikal eta pedagogikoa.
Donostiako Orfeoiko Gazte Orfeoiko kideek, haien filialetako zenbait koruk eta Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek osatuko dituzte abesbatzak; Big Band, berriz, kontserbatorioko ikasleek osatuko dute.
Errepertorioa hezkuntza eta kultura bokazio argiarekin sortu da, jazz estandarrak euskarazko musikarekin eta Tartalon, euskal mitologiako pertsonaia enblematikoan, inspiratutako piezekin uztartuz. Horrela, euskal kultur ondarea belaunaldi berriei begirada garaikide eta erakargarri batetik hurbiltzen laguntzen du proiektuak.
Proposamenaren balio artistikoaz gain, proiektuak hezkuntza- eta gizarte-onura garrantzitsuak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta zenbait gaitasun sustatzen ditu, hala nola erantzukizun partekatua, konpromisoa, lankidetza eta konfiantza pertsonala, musika-esperientziaren bidez.